Bilboko Portuko langileek kontzentrazio egin dute lan baldintza eskasak salatzeko

2021/08/31
Bilboko Portuko Agintaritzako langileek elkarreratzea egin dute Getxoko gurutzontzien terminalaren sarbidean. Hain justu, pandemia ostean iristen aurrena izan den Hanseatic Inspiration itsasontziaren etorrerarekin bat eginez. Azken urteotan murrizketa ugari jasan dituzte, eta lan baldintzek okerrera egin dutela salatzeko elkartu dira gaur.

ELAk nola parte den langile batzordeak salatu duenez, zuzendaritza enpresako akordioa urratzen ari da eta langileen eskubide sozialak murriztu ditu. Gainera, zuzendaritzak ez ditu langileen bajak behar bezala betetzen, horrek dakarren lan-kargarekin, eta portuko langileen ardurapean egon beharko luketen zerbitzuak kanpoko enpresen esku uzten ari da. Hori gutxi ez, eta BPAko zuzendaritzak uko egiten dio lan baldintzak hobetzeari.

Egoerak hobera egin ezean, Bilboko Portuko langileek mobilizatzen jarraituko dute.