Bilboko suhiltzaileek kalejira eta protesta egin dute oposizioak hiriko erakundeek egin ditzaten eskatzeko

2021/06/28
ELAk eta LABek deituta, Bilboko suhiltzaileek kalejira eta protesta egin dute Bilboko Udalari eskatzeko oposizioak hirian berak kudeatu dezala, eta ez dadila egin Arkauteren bidez, hurrengo deialdiarekin egin nahi den legez. Horretarako, langileak kalejiran atera dira Miribillako instalazioetatik Udaletxe pareraino. Bertan ekitaldi berezia egin dute, itsasadarrean barna ibli den itsasontziarekin.

Suhiltzaileek zerbitzuaren kalitatea zein langileen hautaketa egokia eskatu dute, besteak beste. Hona hemen plantillaren eskaerak:

 

1- Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek jasotzen duten zerbitzuak berbera izan beharko luke, bizi den tokia axola gabe. Erabaki horrekin, OPO Bateratuan atxikitutako administrazioen herritarrak bigarren mailako herritar izatera igaroko dira, hoien artean baita Bilboko hiritarrak ere.

2- Hori al da ordezkatzen dituzuen herritarrentzat nahi duzuen segurtasuna? Ez dugu utziko zuen erosotasuna pertsonen aurretik jartzea.

3- Zerbitzu bakoitzak bere ezaugarriak, prozedura operatiboak, ibilgailuak, materialak, egitura, ordutegia eta taktika operatiboak ditu. Gaur Laguardian ari naiz lanean, bihar Irunen eta etzi Bilbon. Zerbitzu publiko eskasa eta ez-eraginkorra.

4- Nekatu egin gara zuen kudeaketaren eraginkortasun falta gure bizkar izateaz. Gogorarazten dizuegu hau zerbitzu publikoa dela, diru publikoarekin kudeatua. Murrizketa gehiagorik ez herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan!!

5- Administrazio publikoak bermatu beharko luke lan-prekarietatea saihestea, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuetan. Zer espero dugu beren akordioak betetzen ez dituzten eta enpresa pribatuaren bitartekotasuna nabarmen gainditzen duten kudeatzaileengandik?

6- Erabakiak hartzen dituzten pertsonek ez dute horrelako prozesurik igaro behar, baina erabakitzen dute nolakoak izan behar duten zerbitzu horiek. Zerbitzuan 30 interino baino gehiago daudenean eta oposizioa guztiz amaitu gabe dagoenean esaten digute eraginkortasuna eta efizientzia kontua dela.

7- Gogoratzen diogu Gonzalo Olabarriari (Giza Baliabideetako zinegotziari), lanpostu hutsei aurre egiteko bitartekoa ez dela aldi baterako langile bat; izan ere, zabaltzearen gaia aztertu zenean osoko bilkuran, zerbitzuaren behin-behinkotasun handiaren arazoari irtenbidea emateko konpromisoa hartu zuen publikoki. Hori bada zuen irtenbidea, ez dugu onartzen!

8- Bilboko Udalean badugu kolektibo bat Bilboko Udalaren oposizio guztiak arautzen dituzten oinarri orokorrak ez zaizkiela aplikatzen: Udaltzainak. Orain Bilboko suhiltzaileei tokatzen zaigu. Zein izango da hurrengoa, administrariak, arkitektoak…?Udaleko langile guztiak eskubide berdinak izatea nahi dugu, hautaketa eta lan poltsetako araudietan.

9- Ez dute berdintasun-printzipioa betetzen. OPO Bateratuari atxikitzen diren administrazioen langileek ez dute besteek izango dituzten aukera berberak izango. Batzuek beren lanpostua jokatuko dute, besteek inolako presiorik gabe oposatuko duten bitartean