Bilboko TAOko langileen kontzentrazioa

2007/01/25
Bilboko TAOko langileek kontzentrazioa burutu dute urtarrilaren 25ean Udaletxearen aurrean. Langileek lan hitzarmenik gabe urtebete baino gehiago daramatela salatu nahi izan dute protesta ekintzan.

Langileek salatzen dutenez, Bilboko Udalak ez du euren aldarrikapenei erantzuteko borondaterik. Udalak jarrera honekin jarraituz gero, mobilizazio berriak iragarri dituzte.