Bilboko udaleko langileak murrizketen aurka eta negoziazio kolektiboaren alde
Ehunka langile elkarretaratu da gaur Bilboko udaletxearen atarian Rajoyren gobernuak agindutako murrizketen aurka eta, bide batez, lan hitzarmenaren negoziazio eza salatzeko. Era honetan, abenduko aparteko paga eta egungo lanaldia mantentzea eskatu diote Bilboko alkateari.
Lan batzordeak udal autonomia babesteko eskatu du, eta kanpotik datozen erasoetatik defendatzeko erabaki eta neurriak hartzea exijitu. Izan ere, antolakuntza zein udal politika propioak kudeatzeko ditugun konpetentziak zalantzan jartzen dira.
Era honetan, beharrezkoak jo du Madrili men ez egitea langileen eskubideen aurkako erasoak arautzeko orduan.