Bilboko Venerables Sacerdotes erresidentziako greba mugagabea, gaurtik

Venerables Sacerdotes erresidentziako langileak greba mugagabea hasi dute gaur, uztailak 4, eta jarraipena erabatekoa izan da, nahiz eta zerbitzu minimoak oso altuak izan. Langileak erresidentziaren aurrean kontzentratu dira, egoitzak eta elizbarrutiak zentrua uzteko erabakia salatzeko.
ELAk enpresak eta Elizbarrutiak egoitza husteko eta lanpostu guztiak suntsitzeko dituzten asmoak salatu ditu, eta erabaki horretan atzera egiteko eskatu die inplikatutako erakunde guztiei.