Bilboko Venerables Sacerdotes zahar egoitzaren kontrako salaketa ipini du ELAk Lan Ikuskaritzan

Bilboko Elizbarrutiak, plantilla osoak egindako greba mugagabean, 4 kaleratze objektibo egin zituen apaizen erdiak Aldundiarekin itundutako sareko Casa Misericordia egoitzara eraman ondoren.
Denbora horretan, langileek bilera eskatu diete Gotzaindegiari, BBKko Gizarte Ekintzari (higiezinaren jabea) eta Aldundiari. Diputazioak bakarrik eman du baiezkoa, eta herenegun egin zen bilera, egoitzen erregistroan inskribatuta ez dagoen apaiz etxe batean ezin duela parte hartu jakinarazteko.
ELA sindikatuak salaketa jarri du lan ikuskaritzan, grebarako eskubidea urratu delako eta enplegatzaileak berak kaleratze objektiboak eragin dituelako antolamenduan. Zehazki honakoen kontra:
- Lau langile kaleratzea ekainaren 8an, greba mugagabean egonda uztailaren 4tik aurrera.
- Banakako kaleratze eta objektibo gisa irudikatzen saiatzeagatik egoitza husteko enpresa erabakia.
- Venerables egoitzako langileei kendu zaien lan karga hori beste erresidentzia batera eramateagatik greban zirenean, zerbitzua kanporatuz greba neutralizatzeko enpresa helburuarekin.
Salaketan behar diren zehapenak eskatzen dira, indarra duen araudia eta grebarako eskubidea defendatzeko.
Era berean, kaleratze demandetan horien deuseztasuna eskatzen da, bai eta grebarako eskubidearen arau hauste oso larriengatik kalte ordain gehigarriak ere.
Elizbarrutiaren jarrera salatzeko, gaur, uztailaren 22an, manifestazioa egin dute San Vicenteko Egoitzatik. Elizbarrutiarena ere bada, eta zuzendaritza Venerablesekin partekatzen du. Ondoren, Foru Aldundiaren jauregiraino joan dira, bertan amaitzeko.