Bilbon urriaren 2rako deitutako manifestazioarekin bat

2010/09/24
Giza-eskubideak, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko eta, bide batez, manifestazioen debekuak errefusatzeko pertsona talde batek Urriaren 2rako, Bilbon, egin duen manifestazio deialdarekin bat egin du ELAk.

ELAren aburuz, deialdi honek aintzat hartzen du euskal gizartearen nahia askatasun eta berme demokratikoak aitortuak izan daitezen eta giza-eskubide zein eskubide zibil eta politikoak errespetatu daitezen gure herrian.

Guzti horregatik, ELAk mobilizatzeko deialdia luzatzen dio euskal gizarteari orohar, eta langilegoari bereziki, manifestazio eskubidea defendatu eta eskubideen errespetua exiji dezan. Azkenik, ELAk dei egiten die bere afiliatuei urriaren 2ko manifestazio honetan  parte har dezaten.