Bilduren ilegalizazioaren aurkako protestak

2011/05/03
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek mobilizazioak deitu zituzten maiatzaren 6rako Bilduren aurka Espaniako gobernuak hartutako neurriak salatzeko. Eskubide guztiak denontzat. Ilegalizaziorik ez! leloarekin lantokietan elkarretaratzeak egiteko deia egin zuen gehiengo sindikalak .

Honez gain, 11:30etan Gasteizko Correos plazan, Bilboko Plaza Biribilean, Donostiako Bulebarrean eta Iruñeko udaletxe aurrean bilkurak egiteko deialdia egin zuten sindikatuok.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua jo zuen debekuaren eta egoera larri honen erantzuletzat ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako arduradunek egindako agerraldi publikoan.

 Orrialdea Gehiengo sindikala