Bilera Alemaniako Die Linke alderdiko ordezkaritza batekin

2013/05/08
Bilera Alemaniako Die Linke alderdiko ordezkaritza batekin
Die Linke alderdiko eta Rosa Luxemburg fundazioko kiden den Florian Wilde ELAko ordezkaritza batekin bildu da gaur goizean Bilboko egoitzan. Bertan Alemaniako ezkerrari eta Europako krisiari buruzko bere ikuspuntua aurkeztu du, eta Hego Euskal Herriko egoeraren eta maiatzaren 30rako deituta dagoen greba orokorraren berri eman zaio.

Krisian dagoen Europan egiten ari diren greben inguruan egindako ikerketa proiektu baten ondorioen berri emateko ere aprobetxatu du bisita Florian Wildek. Bere ustez ondorioa argia da: krisi testuinguru honetan, Alemaniako (eta Europako) langileei erakutsi behar zaie greba politikoak (orokorrak) behar-beharrezkoak direla.