Bilera CIG eta CGTP-IN sindikatuekin

2014/03/06
Bilera CIG eta CGTP-IN sindikatuekin
ELAren ordezkaritza bat Galiziako CIG eta Portugaleko CGTP-IN sindikatuekin batzartu zen martxoaren 4 eta 5ean Bilbon, negoziazio kolektiboari buruzko bilera batean.

Bilbokoa sindikatu hauek Euskal Herriko, Galizako eta Portugalgo egungo abagune ekonomiko, sozial eta politikoa aztertzeko azken hilabeteetan egiten duten hirugarren bilera izan da; batez ere negoziazio kolektiboaren egoera aztertu zen bi egun horietan.

Bileran honako lagunek hartu zuten parte: CIG sindikatutik Xesus Seixo –idazkari nagusia–, Antolin Alcantara –negoziazio kolektiboko arduraduna– eta Moncho Gonzalez Boan –nazioarteko arduraduna–; CGTP-IN sindikatutik, berriz, Fernando Farias –negoziazio kolektiboko arduraduna– eta Fernando Ambrioso –enplegua saileko kidea–.