Bilera Fabian Torres Kolonbiako Herrien Kongresuko kidearekin

Fabian Torres Herrien Kongresuko nazioarteko batzordeko kidea da; sektore anitzek osatutako mugimendu politiko eta sozial hau 2010ean mugimendu indigenaren bultzadaz sortu zen. Kongresuak, Marcha Patriótica-rekin eta beste eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera ezkerreko alternatiba herrikoia osatzen dute, egungo gobernu kolonbiarrak ezartzen duen eredu neoliberalari aurre egiteko.
Militante kolonbiarrak azaldu duenez, beren exijentzia da mugimendu sozialak pairatzen duen errepresioa amaitu behar dela. FARCekin elkarrizketak egiten diren bitartean, ekintzaile sozialak hiltzen ari dira. NBEaren arabera, talde sozialetako 69 kide hil dituzte aurtengo urtarrila eta uztaila bitartean. Herrien Kongresuak Justizia Soziala ekarriko duen Bakea galdegiten du.
Hartara, Bakearen aldeko Mahai Sozial bat sortzea eskatu dute, non eragindako aktore guztiek parte hartzeko aukera izango duten.