Bilkura Errenterian izandako lan istripuarengatik

2005/01/25

Bihar, asteazkena, hilak 26, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek kontzentrazio bat egingo dute, atzo Errenterian gertatu zen lan istripuan izandako heriotza salatzeko. Protesta goizeko hamaika eta erdietan izango da Errenteriako Iztieta auzoan.

Atzo gertatutako lan istripuarekin guztira zortzi langile hil dira urtarrilean Hego Euskal Herrian, hauetako lau eraikuntzan.