Bingo Elcanoren aurkako arau-hauste akta "oso larria", greban zeuden langileak ordezkatzeagatik

2007/05/29
Lan Ikuskaritzak Bincano S.A-ren aurkako arau-hauste akta oso larria zabaldu du; Bincano S.A. Bingos Elcanoren jabea da. Arau-hauste akta greban zeuden langileak ordezkatzeagatik zabaldu dio Lan Ikuskaritzak, grebara deitu duten sindikatuek salaketa jarri ostean.

Salatutako arau-haustea apirilaren 26an gertatu zen, baina grebara deitu duten sindikatuek salatzen dutenez ohikoa izan da arau-haustea gatazka osoan zehar.

Lan Ikuskaritzak bere idatzian gogorarazten du greban dauden langileak langile berriengatik ordezkatzea greba eskubidea urratzea ela.

Bestalde, ELA-Zerbitzuak greba eskubidea urratzen duten beste hainbat ekintza ere salatu nahi izan dtu. Urraketa horien artean enpresak aurrera eramandako txanda aldaketak egongo lirateke, besteak beste. ELA-Zerbitzuak espero du arau-hauste akta honen ostean enpresaren zuzendaritzak egoeraren inguruan hausnartuko duela, eta hitzarmen bat lortzeko mahai batetan eseri.

Bingo Elcanoko langileek apirilaren 26an hasi zuten greba, eta enpresak greba bertan behera uzteko hamaika ahalegin egin dituen arren, langileen gehiengo zabal batek bat egin du greba deialdiarekin.