Bitarteko langileen kalteordaina jasotzen duen lehenego epaia irabazi du ELAk ETB eta Eusko Irratian

2017/09/19
Europar sententziek irekitako bideari jarraiki, Bilboko epaitegi batek bere egin du epai europarrek ezarritako kalteordainari buruzko doktrina. Horrela, ETB eta Eusko Irratiak, bertoko bi langileri bere lan kontratua amaitzean, kalteordain gisa, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko soldata ordaindu behar diola ezarri du behin behinekoz.

Europar sententziek agerian utzi zuten orain hilabete batzuk sektore publikoan dagoen behin behinekotasun maila ez dela onargarria. Espainiar araudiak bitarteko lan harremanak amaitzen direnean indemnizazio aurreikuspenik ez jasotzeak eragin zuzena dauka zalantzarik gabe zerbitzu publikoetan lan egiten dugun langileon behin behinekotasun mailan. Izan ere, oso merke ateratzen zaie Administrazioei bitarteko langileak kaleratzea.

Europar sententziek irekitako bideari jarraiki Bilboko epaitegi batek bere egin du epai europarrek ezarritako kalteordainari buruzko doktrina. Horrela, ETB y Eusko Irratiak bertoko langile bi langileri egindako urte bakoitzeko 20 eguneko soldata ordaindu behar diola ezarri du behin behineko bere lan kontratua amaitzean kalteordain gisa. Oso berri ona da Enpresa Publikoetan gai honen inguruan emandako lehen epaia langileen aldekoa izatea.

Epai hau EAEko beste epaitegi batzuk lan legepeko langileen inguruan emandako hainbat epairi gehitzen zaio.

ELAk Eusko Jaurlaritzari eta EITBko zuzendaritzari eskatzen dio lan baldintza prekarioak alde batera utzi, eta egonkortasunean oinarritutako lanpostuak sustatu ditzala kalitatezko zerbitzu publikoen berme gisa.