BIZIAko grebaren amaiera

2003/09/22
Gasteizko Bizia hirugarren adineko erresidentzian zegoen gatazka amaitutzat eman da irailaren 24an sinatutako akordioarekin.

Sinadura honekin 8 hilabete iraun dituen greba amaitutzat eman da, Aldundiari eta enpresari aurre eginez langileek lan baldintzak duinak izatea lortu dute. ELA-Gizalanetik enpresa patu hau positibotzat hartu dute, CCOOek sinatutako erresidentzien hitzarmen estatala asko hobetzen baitu.

Sinadura hau, emakumeek lanean jasaten duten diskriminazioaren aurkako borrokan aurrerapausu nabaria da.

Azkenik Pablo Neruda erresidentzian greba bere hortan jarraitzen duela gogorarazi nahi du ELAk (otsailaren 4tik greban).