Bizitzaren alde, Maiatzaren Lehenean kalera

Azken urteetan bezala, ELAk Bilbon eta Iruñean ospatuko du Maiatzaren Lehena. Bertan, sindikatuak ororen gainetik bizitza jarriko duen bestelako sistema ekonomiko, sozial eta politikoa eskatuko du. Bilbon hitzordua 11:45tan da, Jesusen Bihotzean; Iruñean, berriz, 12:00tan, Gurutze Enparantzan.
Aldarrikapena… eta festa
Aldarrikapen eguna da Maiatzaren Lehena, langile klase bezala dugun harrotasuna lau haizetara zabaltzeko eguna. Baina festa eguna ere bada. Horregatik, Bilbon eta Iruñean eguerdian egingo diren ekitaldien eta manifestazioen ostean adiskidetasun bazkariak egingo dira Areatzan (Bilbon) eta Labriten (Iruñea). Bertara joateko txartelak dagoeneko salgai daude ELAren egoitza guztietan.
Maiatzaren Leheneko aurtengo manifestua irakurtzeko klikatu HEMEN