Bizkaiako etxez etxeko laguntzako langileen manifestazio jendetsua Bilboko zentrutik

2023/01/04
Gaur, aurtengo hirugarren greba egunean, Bizkaiko ELZko langileak manifestazio jendetsuaren protagonista izan dira Foru Aldunditik Bilboko Udaleraino, ELAk Bizkaiko egoitzetan dituen ordezkarien babesarekin.

Manifestazioaren buru izan den pankartan hauxe irakur zitekeen: “No somos invisibles, etxeko laguntza borrokan”. Langileek borrokan jarraitu nahi dute, ugazabek hitzarmenaren benetako negoziazioa egin behar dela lortu arte, eta ez daudela apurrekin konformatzeko prest.

“Enpresek gero eta diru publiko gehiago jasotzen dute, eta guk 8 urte daramatzagu soldata izoztuta. Orain arte ugazabek ekarri dituzten eskaintzak iraingarriak dira”, erantsi du beste langile batek.

ELA sindikatuarentzat, negoziazio mahaian ugazaben jarrerak gatazka iraunkortzea ekarriko du, eta horri buelta emateko langileek argi dute ELAren erresistentzia kutxa beharrezkoa dela. “Ez gara geldituko eduki onak dituen hitzarmena izan arte”.