Bizkaibuseko grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da

2022/12/21
ELAk oso positibotzat jo du hitzarmena berritu ez duten Bizkaibuseko 6 operadoreetatik 4tan egiten ari diren greba, jarraipen osoa izaten ari baita.

600 langile baino gehiago elkartu ditu Bilboko hainbat lekutatik abiatutako manifestazioak. Langileek kalitatezko zerbitzu publiko baten eta lan baldintzen hobekuntzak egitearen alde egin dute.

Zerbitzuen herena gutxieneko zerbitzuen baitan egin dira. Operadoren batek zenbait zerbitzu antolatu ditu bere kabuz, greba eskubidea urratuz. Horregatik, sindikatuek zerbitzu juridikoen esku jarriko du gertatutakoa.

Datozen egunetan, eragile bakoitzaren sindikatu ordezkaritza bilduko da egoera baloratzeko eta mobilizazio berrien egutegiak planteatzeko.