ELAk elkarretaratzea deitu du uztailaren 5erako Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri nahi dituen primen murrizketen aurka

2022/07/01
Bizkaiko Foru Aldundiko Langileen Batzordeak kontzentrazioa egingo du datorren asteartean, uztailaren 5ean, 12:00etan Bilboko Foru Jauregiaren aurrean administrazio publikoan murrizketak bertan behera uztea eskatzeko.

Izan ere, Aldundiko langileek, GUFEko eta foru enpresetako langileek barne, beste murrizketa bat izan dute, eta gauetik goizera ikusi dute negoziazio mahaietan lortutako desagertzen.

Hain zuzen ere, astelehean jakin zuen langileen batzordeak Bizkaiko Foru Aldundiak Giza Baliabideen Plan Estrategikoari lotutako kalte ordainak indargabetzeko asmoa zuela, hau da: erretiro aurreratuen, uko egitearen eta eszedentzia pizgarriaren, ezintasunen eta txanda-kontratuaren kalte ordainak kenduko ditu karrerako funtzionarioentzat eta lan kontratu mugagabeko langileentzat. Astearteko buletinen argitaratuko dira Aldizkari Ofizialean.

ELAk hilabeteak daramatza salatzen diputazioa plantillaren erosahalmena galtzea dakarten neurriak ezarri nahi dituela, baita hura gaztetzea eta garai berrietara egokitzea eragozten dutenak ere, eta langileak urte askoan ekintza sindikalekin lortu diren eskubideak baliatzeko aukerarik gabe uzten ditu.

Hori dela eta, Aldundiko zein beste Bizkaiko administrazioko langileak deitzen ditu ELAK astearteko kontzentraziora.