Bizkaiko AP-8ko langileek mobilizazioak egingo dituzte erosteko ahalmenari eusteko eta lanpostuak defendatzeko

2022/05/30
AP-8 autobidea ustiatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako Gesbisako langileek, Aldundiaren pasibotasuna ikusita, enpresak blokeatzen duen hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko mobilizazio dinamikarekin jarraitzen dute.

GESBISA enpresak dituen ehun langileek mobilizazio dinamikarekin jarraitzen dute, kasu honetan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Enpresa honek AP-8 autobideko Bizkaiko zatia ustiatzen du, Interbiakek (Bizkaiko Foru Aldundia) hala azpikontratatuta.

Urte batzuk lehenagotik aplikatzen ari ziren eta plantillaren lan baldintzak okertzen dituen murrizketez gain, enpresak lan baldintzen funtsezko aldaketa bat egin nahi izan zuen abenduan, hainbat bidesari desertizatzeko eta, ondorioz, lanpostuak amortizatzeko. Aldaketa hori ekintza sindikalari eta plantillaren borrokari esker indargabetu zen.

Orain, mobilizazioen arrazoia hitzarmen kolektiboaren negoziazioan dagoen blokeoa da. Aldarrikapen nagusiak erosteko ahalmenari eustea, lizentziak eta urteko lanaldia hobetzea eta lanpostuen amortizazio eta funtsezko aldaketa gehiago ez gertatzea blindatzea dira.

Gaur, mobilizazioek jarraituko dute negoziazioa desblokeatzeko eta INTERBIAKen pasibotasuna salatzeko. Gainera, murrizketak kendu ezean eta negoziazioan blokeoak jarraitzen badu, protestak areagotu egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak (Interbiak) bere gain hartu behar du bere erantzukizuna, eta ez du onartu behar diru publikoa erabiltzea patrika pribatuak aberasteko, plantillaren lan baldintzak okertzearen kontura.