Bizkaiko Batzar Nagusietako talde politikoek Bizkaiko egoitzetako ordezkariak hartu dituzte gaur
Era berean, ordezkariek beren kezka agertu dute Isabel Sanchez Robles, Gizarte Ongizateko ahaldunaren orain arteko jokabideagatik, ardura hori gainetik kendu nahian eta patronalei babesa eman guran ibili da-eta. Baina ahaldunaren erantzukizuna ezin da handiagorik izan, zerbitzuaren %70 aldundiaren kontura finantzatzen baita, eta kontratazio zuzenaren bidez prestazioaren erantzulea da.
Sektoreko langileek Batzar Nagusietan ordezkaturik dauden talde politikoen eskuhartzea eskatu dute, erakunde-adierazpen bat egin dezaten, zeinaren bidez BFA premiatuko duten dagokion erantzukizuna beregain hartzera, eta ondorioz sektoreko langileei baldintza duinak eta haien benetako aplikazioa bermatzera.
Sektoreko langileek aurrera jarraituko dute mobilizazioak eginez. Dagoeneko, bost greba-egun gehiago daude deiturik, maiatzaren 18tik 22ra. Horien helburua egoerari buelta ematea eta sektorearen lan-baldintzak duinago bihurtzea besterik ez da.