Bizkaiko Bulegoetako hitzarmenaren mahai negoziatzailea elkartuko da ostiralean

2014/11/24
Datorren ostiralean, hilak 28, Bizkaiko Bulegoetako mahai negoziatzailea bilduko da. 2012ko abenduan iraungi zen indarrean zegoen hitzarmena eta ultraktibitatea beste urte betez luzatu zuen.

Denbora luze honetan ezinezkoa izan da CEBEK, Bizkiako patronala eta langileen ordezkarien arteko akordioa lortzea, patronalaren proposamena erabat atzerakoia delako.

ELAk lan baldintzen okertzerik suposatzen ez duen hitzarmena lortzea nahi du eta, horretarako, 2015 eta 2016 ureetarako KPIrekin lotutako soldata igoerak eta aintzinatasuna mantentzea eskatzen ditu, besteak beste.