Bizkaiko bulegoetako sektoreak greba egin du gaur lan hitzarmenaren alde

2013/10/30
Bizkaiko bulegoetako sektoreak greba egin du gaur lan hitzarmenaren alde
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako grebak jarraipen handia izan du, bereziki, informatikako alorrean; 1.500 pertsona inguruk parte hartu du gaur goizean Bilboko kaleak zeharkatu dituen manifestazioan. ELAko ordezkariek Cebek patronalak agertu duen nagusikeria salatu dute.

Sindikatuen esanetan 2013. urte osoan egon dira negoziatzen, baina patronalak, "akordioa bilatu beharrean, oraingo eskubideak kendu nahi dizkigu, aurtengo abenduaren 15era arte indarrean dagoen hitzarmenean jasota daudenak".

"Patronal aseezin horren proposamenaren puntuak hauek dira: soldata-igoerarik ez, lanaldia astelehenetik igandera arte luzatu, orain arte genuen moduko antzinatasuna kendu, eta gure lan-baldintzak Estatuko hitzarmenekoak baino okerrago utzi".