Bizkaiko Diputazioaren aurrean zerga politikaren justua eskatu du ELAk
2011/11/30
Bizkaiko Diputazioaren aurrean amaitu du ELAk zerga politika justu baten alde aste honetarako antolatu duen kanpaina. Gipuzkoa eta Araban bezala erakundeen arteko eztabaida fiskalean desinformazioa eta ezkutukeria salatu du ELAk.
Euskal Autonomia Erkidegoko Foru-Aldundiek fiskalitatearen inguruan ELAk egindako proposamenei emandako erantzun etsigarriaren ostean “ez dago mobilizatu beste biderik”. ELAk informazio kanpaina bati ekingo dio berehalakoan, eta proposamenak aldarrikatzeko hainbat ekimen egingo ditu ”.
Kanpaina azaroaren 28an abiatu zen Donostian, eta hurrengo egunetan jarraipena izan zuen Gasteizen eta Bilbon. Orotara ehunka izan dira parte-hartu duten ELAko militanteak. Bai Donostian, bai Gasteizen eta bai Bilbon argi gelditu zen, ñabardurak ñabardura, ez dagoela alde handirik Foru-Aldundi ezberdinek iragarri dituzten zerga-politiketan.