Bizkaiko Diputazioko langileen mobilizazioak

2010/03/25
Bizkaiko Diputazioko ia 500 langile elkarretaratu dira Bilbon erakunde honetako lan hitzarmena betetzea exijitzeko. Izan ere, Bizkaiko Diputazioko agintariek duela hilabete batzuk sinatutako akordioa ez dutela aintzat hartzen adierazi berri dute. Sindikatuetako ordezkariek mobilizazio gehiago iragarri dituzte eta ez dute greba baztertu.

ELA, LAB, UGT  eta CCOO sindikatuek deituta egin da elkarretaratzea eta “Jose Luis bete sinatutakoa” eta “Ordezkapenetan murrizketa gehiagorik ez” izan dira langileek gehien azpimarratu nahi izan dituzten gaiak. Mobilizazioa antolatu duten hiru sindikatuetako ordezkariek ez dute baztertu datozen asteotan mobilizazio gehiago egitea.