Bizkaiko egoitzetan lanuzte berriak

2016/05/18
Bizkaiko egoitzetan lanuzte berriak
Bost egun greba gehiago deitu ditu ELAk hil honetarako. Lanuzteak gaur hasi dira eta igandea bitartean luzatuko dira. Aurreko egunetan bezala lanuzteak jarraipen zabala izan du. Grebalariek manifestazioa egin dute Bilbon.

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek aldarrikapenak honoko hauek dira lanaldia (sektore publiko pribatizatu horretan), soldata-igoera duin bat lortu, baja-egoerak hobetu, lizentziak eta baimenak, lan-kargak eta ratioak aztertu, eta hitzartzen dena aplikatuko dela bermatu

Sei egunetan greba egin arren, patronalaren jarrera ez da aldatu, eta bere horretan jarraitzen du, soldatak jaisi, lanaldia luzatu eta sektoreko langileen baldintzak malgutu eta prekarizatu nahian. Hori dela-eta, ELAk 5 greba-egun gehiago egitera deitu du, sektoreko patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundia hitzarmena negoziatzera behartzeko, eta sektoreko langileen baldintzak benetan hobetzeko.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreko patronalekin izan duen konplizitatea eta utzikeria salagarriak dira ELAren iritziz. Izan ere, grebaren sindikatu dei-egilearekin bilerarik ez du egin, nahiz eta sektoreko ordezkaritzaren %66 izan; eta aldiz enpresariekin bildu da, eta babesa ematen dio haien jarrera tematiari.