Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aldeko mobilizazioak

2016/02/18
Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aldeko mobilizazioak
ELAk Bizkaiko Aldundia premiatzen du gatazkan parte hartzera eta gaur goizean elkarretaratzea egin zuen atzo Bilbon. Gaur Basaurin elkarretaratuko dira langileak GESCA patronalaren egoitzaren aurrean.

Sektoreko hiru patronalek (GESCA, ELBE eta LARES) aurreko bileraren proposamen atzerakoiari eutsi diote (lan-erreforma sartzea, soldatak jaistea, lanaldia luzatzea, prekarietate handiagoa), nahiz eta sindikatu guztiek proposamen hori erretiratzeko eskatu.