Bizkaiko ELA Metalak kontzentrazioa egin du patronalaren aurrean salatzeko KPI bermatzen ez duen eredu estatala ezarri nahi duela

2022/11/30
ELAren Bizkaiko metalak, sektorean % 40ko ordezkaritza duenak, elkarretaratzea egin du gaur Bilbon, FVEMren egoitzaren aurrean, patronala eta bere bazkideak zentsuratzeko, irabazien testuinguru batean urtero eta sektore osorako KPIaren igoerak bermatzeari uko egiten diotelako.

 

ELAk salatu duen bezala, metalgintzako langile guztiak pobretzen dituen estatu mailako eredu bat ezartzearen alde dago patronala. Hori guztia, gainera, Sidenor, Arteche, Tecuni, ITP, Ormazabal, Elecnor, Mesa, Tenneco, Grupo CIE, Arcelor, Gestamp, Olarra eta sektoreko beste hainbat enpresa aberasten direnean.
Horregatik, gaur ere, aste honetarako deitutako hirugarren greba egunean, grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da. Erantzuna irmoa izaten ari da, FVEMek eta haren enpresa elkartuek negoziazioak blokeatu dituztela salatzeko.