Bizkaiko Epaitegietako garbitzaileek greba mugagabea hasi dute

2022/03/21
ELAk greba mugagabea deitu du gaurtik aurrera Bizkaiko epaitegiak garbitzen dituzten langileen artean. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarentzat lan egiten duen Sacyr Facilities enpresako langileak dira. Orain arte, garbitzaile horiek 22 eguneko greba egin dute soldata arrakalaren aurka.

Sindikatuak 2.500 euroko soldata igoera aldarrikatu du, dagoen soldata arrakalarekin amaitzeko, baita langile horiek Bizkaiko garbiketa hitzarmenari lotuta jarraitzeko ere, eta lanpostu hutsak ordezkatzeko moduari buruzko akordioa.