Bizkaiko erresidentzietako langileek aste honetan deitutako lehen greba eguna izan dute

2022/11/21
Aste honetarako Bizkaiko erresidentzietan deitutako bost greba egunetako lehena izan dute gaur langileek. Guztira, 14 greba egun izango dira. Grebalariek, egoiliarrekin batera, Bizkaiko zentroetako zaintza zerbitzuen gabezia larriak azaleratu dituzte. GUFEko lankideekin alderatuta %40ko soldata arrakalari dute. Horrekin batera, bi urte daramatzate hitzarmena berritu gabe. Hori gutxi balitz, langileak ez dira lehen egunetik ordezkatzen. Sektoreko langileek grebari jarraipena emango diote bihar, azaroak 22. 11:30ean manifestazioa abiatuko da Arriagatik Bizkaiko Foru Aldundira.