Bizkaiko erresidentzietako langileek lanuzte berria egin dute erabakiorra izan daitekeen irailaren hasieran

2017/09/01
Bizkaiko erresidentzietako langileek lanuzte berria egin dute gaur. Greba egun honetan kalera atera dira Arriaga Plazan hasi eta Bizkaiko Foru Aldundian bukatu den manifestazioan. 300 greba eguneko langa gainditzeko zorian, iraila hilabete erabakiorra izan daiteke gatazkaren korapiloa askatzeko. Izan ere, abuztuan, Diputazioak erresidentzietako plazen baldintzak martxan jarri ditu eta horren ildotik, 90 milioi euroko diru partida bideratuko da enpresa pribatuetako zahar egoitzak azpikontratatzera eta finantzatzera. Urriaren 1ean sartuko dira indarrean baldintza horiek, eta, zentzu horretan, patronalen eta Diputazioaren jarrera ikusteko hile erabakiorra izango da.