Bizkaiko erresidentzietako langileek manifestazio berri bat egin dute Bilbon
2016/09/30

Manifestazioa goizeko 11.45etan hasi da Plaza Zirkularretik; bertan elkartu dira Udaletxetik, Arriaga plazatik eta Zabalburutik abiatuko diren hiru zutabeak. ELAk salatu du, berriz, Bizkaiko Aldundiak ez duela ezer egin sektoreko lan-gatazka amai dadin. Bere jokabidearekin sektoreko ugazabei babesa eman die, grebalariak kriminalizatu ditu eta gatazka gaiztotzea eragin du.