BIZKAIKO ETXEKO LANGUNTZAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA SINATU DU ELAk

2003/10/01

Urriaren 2an, negoziaketak hasi zirenetik urte bat geroago, Bizkaiko etxeko laguntzaren sektoreko hitzarmena sinatu da.

2001. urtetik negoziatzeke zegoen hitzarmenak, hiru urteko iraupena du, (2002, 2003 eta 2004) eta 1.000 langilerengan (horien artean gehienak emakumeak) eta 6.000 erabiltzaileengan eragina dauka.

Negoziaketa honek aldaketa nabariak ekarri ditu orain arte aurrera eraman den prozesu negoziatzailean:

Hitzarmen borrokatua izan da, hainbat mobilizazio eta greba barne, eta aurrekoarekin alderatuta (CCOOek bakarrik sinatutako akordioa, gainontzeko sindikatuok mobilizazioak hasten genituenean) sektorean historikoak diren eskaerak jasotzen ditu:

KPI historikoaren gaineko soldata igoerak (2003rako estatuko KPIa +0,5, eta 2004rako KPIa +1), orain arte enpresek igoera finkatzen zuten udalek ematen zieten dirulaguntzak aitzakitzat hartuz.

Hirurtekoengatik kobratzea, orain arte aitzinatasunak ez zeukan ondorio ekonomikorik langilearentzat.

Langilea bajan dagoenerako dirulaguntzak.

Finko izatera pasatzeko irizpideak.

Zerbitzuen arteko desplazamenduetako denborarengatik konpentsazioak.

Lortu ditugun hobekuntzetariko batzuk dira, dena den akordioa hobeagoa izan zitekeen (hitzarmenean aurrejubilazioen garapena errelebo kontratuarekin batera, deialdi eta kontratazio berrientzako irizpideak&).

Gainontzeko sindikatuek sinadura emateko pluma hain laster hartu izan ez balute& Laburbilduz hitzarmen onargarria den arren hobeagoa izan zitekeen.