Bizkaiko Etxez-etxeko laguntzaren langileak Eudelen aurrean kontzentratu dira

2023/01/02
Urteko lehen greba-egunean, Bizkaiko Etxez-etxeko laguntzaren langileak EUDELen egoitzaren aurrean kontzentratu dira; izan ere, EAEko udalerrien elkartea delako langileen erosteko ahalmenaren %11,20ko galeraren erantzulea.

Udal askok onartzen dute zerbitzuak murriztea, lanaldi partzialen igoera, edo lizitazio publikoak enkanteak bihurtze, eta hori onartezina da ELArentzat. "Are larriagoa da diru publikoarekin ordaindutako lizitazioetan aurrekontu partidak handitzea, euro bakar bat zerbitzua hobetzeko inbertitu gabe, eta are gutxiago lan baldintzak hobetzeko", deitoratu du ELAk.

Lau egun horietan langileek hainbat elkarretaratzea egingo dituzte eta urtarrilaren 4ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Manifestazioa Bizkaiko Aldunditik 11:00etan abiatuko da eta Bilboko Udaletxean bukatuko da.