Bizkaiko Foru Aldundiak ELAren askatasun sindikalerako eskubidea urratu du
Bilboko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegiak, ELA sindikatuak ezarritako demanda onartu egin du eta Bizkaiko Foru Aldundiak ELA Sindikatuaren askatasun sindikalerako eskubidea urratu diola.
2015eko bukaeratik, Foru Aldundiko langileen lan baldintzen negoziazio mahaietan, ELAko ordezkari bati betoa ezarri nahi izan zion Aldundiak.
ELAn argi izan dugu beti sindikatuei dagokiela beraien izenean negoziatuko dutenak izendatzea eta Foru Aldundiari bere izenean negoziatuko dutenak izendatzea.
Hilabete batzuk iraun zituen gatazka ondoren, Foru Aldundiak ez zuen bere erabakian atzera egin eta ez zizkion ELAko ordezkari sindikal bati negoziatzeko eskubidea onartu.
Egindako mobilizazioak eta Ministeritza Fiskalak egindako txostena irakurrita ere (argi eta garbi geratzen zen txosten honetan Foru Aldundiaren erabakiak eskubidea urratzen zuela), Foru Aldundiko ordezkariek erabakiarekin aurrera egin zuten.
Orain, Bilboko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegiak sententzia eman du. Urraketa egon dela esaten du eta ELAk bere ordezkariak izendatzeko eskubidea daukala esaten du. Gainera Foru Aldundia kondenatu egiten du.
ELAtik exijitzen diegu bai Unai Rementeria Ahaldun nagusiari eta Ibone Bengoetxea Administrazio publikoetarako foru diputatuari ere, Funtzio Publikoko zuzendari eta azpizuzendariak kentzea, izan ere beraien postura mantendu dute beraien erabakiek izango zuten ondorioak zeintzuk izango ziren jakinda ere.
Egoera honetan, 4000 langile baino gehiagori eragiten dien hitzarmenaren negoziazioa izan da Aldundian. LAB eta CCOOk sinatu dute Aldundiarekin batera, ez enpleguan, ez soldatetan, ezta zerbitzu publikoen indartzean aurrerapausurik ez daukan Hitzarmena. ELAk (ezta UGTk ere) ez du sinatu Hitzarmena.
ELAk Foru Aldundiko, Erakunde Autonomoetako eta enpresa publikoetako langileen lan baldintzen alde borrokan jarraituko du, bidean jarri nahi dizkiguten obstakulu guztien gainetik.