Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri duen 112 plazatako EPEa ez da nahikoa

2016/02/01
Gaurkoz, 250 lanpostu inguru bete gabe daude eta 400 langile interino baino gehiago daude Foru Aldundian. ELArentzat enplegu eskaintza publiko hau ez da nahikoa eta Foru Aldundi honi, lanpostuak sortu eta enplegua egonkortzeko neurri gehiago exijitzen dizkiogu.

Gaur Bizkaiko Aldundiak 2016rako 112 lanpostutako EPE bat iragarri du. Enplegu Publikorako Eskaintza hau, Foru Aldundiak, aldebakarrekoz eta Sindikatuokin negoziaziorik gabe onartu zuen 2015eko abenduan, Sindikatuok eskatzen genuenaren azpitik. Gainera, gaur egun, 2016rako Enplegu Publikorako Eskaintza berria zein izango den negoziazio mahaian dago.

Foru Aldundian, momentu honetan, 250 lanpostu inguru bete gabe daude eta 400 plaza baino gehiago behin behineko langile interinoekin beteta (%17).

ELArentzat, enplegu eskaintza publiko hau ez da nahikoa eta Foru Aldundi honi, lanpostuak sortu eta enplegua egonkortzeko neurri gehiago exijitzen dizkiogu, bai Foru Aldundian eta baita GUFEn (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) ere, lan egoera askoz prekarioagoa bait da bertan.