Bizkaiko Foru Aldundiak soldatak % 2a igotzeko hartutako erabakiaren aurka mobilizatuko da ELA

2022/05/05
ELAk mobilizazioak iragarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak soldatak % soilik igotzeko hartutako erabakiaren aurka. Sindikatuak ez du onartuko Bizkaiko Foru Aldundiko, GUFEko eta atxikitako foru-enpresetako langileek erosteko ahalmena galtzea. ELAk salatu du sindikatuek aurkeztutako proposamenetako bat ere ez du entzun nahi izan, eta hitzarmenaren negoziazioak blokeatu ditu BFAk.

Sindikatuen ordainsari-proposamenen aurrean, 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez planteatutako % 2ko igoera baino ez du onartzen Aldundiak.

ELAk erabaki hori kritikatu du, ez bakarrik langileen erosteko ahalmena galtzea dakarrelako, baita Madrilen erabakitakoa baino haratago negoziatzeko ahalmenari uko egiteagatik ere.