Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-hitzarmenaren mahaia berzabal dezaten

2005/10/24

Aldundiak, burua hegal azpian ezkutatuz, eta axolagabekeriak jotako jarrera batean, 2005eko akordio-lan hitzarmenaren negoziazioak "sine die" etetea erabaki du. Gogoratu behar da negoziazioak ia bukatuta zeudela uztailean eta orduan akordio batera heltzeko koska txiki bat zegoela bakarrik, soldata igoera ingurukoa, gure ustez gainditzeko erraza, Bilboko eta Durangoko udaletxeetan, besteak beste, gertatu den bezala. Hala ere, orduan Diputazioa ez zen ausartu akordioa ahalbideratuko zukeen urrats txiki hori ematen eta erabaki zen negoziazioak atzeratzea Irailerako.

Iraila heldu da eta... bukatu ere. Urriak bere bide ia osoa egin du eta Diputazioak ez du oraindik ezta negoziazioei berriro heltzeko bilerarik konbokatu. Holako jarreraren azalpen bakarra legez esan dute kontsulta politikoak egin behar ei dituztela (ez dakigu zertarako, egia esan) eta hortik ezer etorri bitartean ezin dutela ezer berririk eskaini Negoziazio mahaian. Pazientziaz jokatu dugu, baina honek ba dauka muga bat, eta horregatik LAN HITZARMENAREN MAHAIA berehala zabaltzeko exijitzen dugu DIPUTAZIOAREN ALDEBAKARREKO ERABAKIAREKIN atzeratuta dagoena. Hortaz, lehenengo neurri bezala, sindikatu guztiek sinatuta eta 2005.10.21eko Langileen Asanbladaren bermearekin, adierazpen hau plazaratzen dugu.