Bizkaiko garbikuntza alorreko langileek hitzarmen duina exijitu dute Bilbon CEBEK patronalaren egoitzaren aurrean

2017/09/14
Sektoreko patronalei hitzarmen duina exijitzeko bilkura egin dute gaur goizean Bizkaiko garbikuntza alorreko langileek CEBEK patronalaren egoitza aurrean, Bilbon. 2014an hitzarmenaren indarraldia amaitutakoan ekin zioten hitzarmen berria negoziatzeari. Orduz gero hogei bider baino gehiagotan batu dira sindikatuak (ELA, CCOO, UGT eta LAB) patronalekin (ASPEL, ASELBI ETA Asoc. Empresarios Limpieza Bizkaiarekin), baina ez da egon negoziazio errealik.

Bilera guzti horietan enpresek euren lan baldintzak okertzea besterik ez dute proposatu: IT konplementuak murriztea, aintzinatasun plusa izoztea, soldatak daudenetan mantentzea…