BIZKAIKO GASOLINDEGIAK: PATRONALAK NEGOZIATZEA ONARTU DU

2003/12/15

Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak Abenduaren 15ean deitutako bileran, CEBEK eta AEVECAR-ek Negoziazio Mahaia urtarrilaren 8an egiteko konpromisoa hartu dute eta ondorioz Bizkaiko Gasolindegien Hitzarmena negoziatuko da. Gure aldetik ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuok, patronalak hartutako konpromiso zehatza dela eta abenduaren 24 eta 28rako deituta genituen greba egunak bertan behera uztea erabaki dugu.

Sektoreko langileen mobilizazioek eragin duten Patronalaren jarrera aldaketa positiboki baloratu dugu. Grebarekin bat egiteko, hitzarmen probintziala defendatzeko eta negoziazio esparru propioak defendatzeko langileek agertu duten asmoa aipatu jarrera aldaketarekin zerikusia daukate.