Bizkaiko gasolindegien sektoreko lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea

2016/05/18
Bizkaiko gasolindegien sektoreko lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea
Gasolindegien sektoreko langileak elkarretaratu dira gaur goizean REPSOL eta CEPSAko bulegoen aurrean. Negoziazioetan ia urte eta erdian eman arren, sektoreko patronalek ez dute ezertan aldatu hasierako jarrerak, lan-erreformaren puntuak ez dituzte inondik ere leundu nahi, eta azken batean hitzarmenaren negoziazioak ito-puntuan daude.

AVECAR eta CEBEK patronalen azken eskaintzak bi urteko indarraldia izango du, baina eskainitako soldata-igoerak ez dira loturik egongo KPIrekin, %0’5ekoak izango dira urte bakoitzean (2015 eta 2016), eta beraz ez da bermatuko ezta eroste-ahalmenari eustea ere, litekeena da diru-galerak eta guzti erakartzea langileentzat.