Bizkaiko gasolindegietako grebalariek ordezkariak Lan Sailarekin bildu dira gaur goizean
Bileran gatazkaren funtsezko gaiak aztertu dira, eta guk gure erreibindikazioak azaldu ditugu. Gogoan izan bitan laburbiltzen direla eskakizun guztiak: eroste-ahalmenari eustea, eta sinatutakoa beteko dela ziurtatzea. Azken horren barruan babes-klausulak sartzen dira, lan-erreformak ekarri dituen aldaketak —aurrera-eragina eta betetze-eza— saihesteko.
Bestalde, jakinarazi digute AEVECAR, sektoreko patronaletako bat, ez zela etorriko gaurko bilerara, baina astelehenekoan bai azalduko zela. Gure ikuspuntutik AEVECARen axolagabekeria hori adierazgarria da, datu horrek ematen digu aditzera zein gutxi arduratzen den gatazka konpontzen.
Bestalde, gutxieneko zerbitzuei dagokienez, erregaiaz non hornitu badagoela esan behar dugu, hori bera iragarri genuen grebaren aurretik ere; eta gainera, hemendik aurrera gasolindegi gehiagok emango dute zerbitzua, gatazkatik kanpo daudenak. Hori guztia kontuan harturik, gutxieneko zerbitzuak murriztea proposatu dugu.
Gutxieneko zerbitzuak dituzten gasolindegietako dendak ea zein egoeratan dauden galdetu da; eta denda horiek itxita egon behar direla erantzun digute. Gutxieneko zerbitzuen aginduak erregaiaren hornidura arautzen du bakarrik. Guk ontzat eman dugu iritzi hori, orain arte irekita egon baitira dendak, garbitokiak eta abar eta hemendik aurrera itxita egon beharko dira.