Bizkaiko Gizarte Laguntzarako langileen mobilizazioak

2014/06/16
Bizkaiko Gizarte Laguntzarako langileen mobilizazioak
Gizarte Laguntzarako langileek mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmenaren aldeko. Datorren ostegunean, hilak 19, elkarretaratuko dira berriro ere enpresaren egoitzaren aurrean (EDE taldea). Datorren astean, lanuzteak egiteko asmoa agertu dute. Sektore honek 300 langile ditu Bizkaian. Ekainaren 30tik aurrera mobilizazioak sektore osora zabalduko dira.