BIZKAIKO KOMERTZIOAN GREBA ABENDUAREN 23an

2003/12/15

MERKATARITZAN LAN EGITEN DUGUNONTZAT HITZARMEN DUIN BATEN ESKUBIDEAREN ALDE

Bizkaiko merkataritza langileok 2001ko abendutik gure hitzarmena berrikusigabe dugu. Bizitza garestitu den arren ez da berdina gertatu gure lan baldintzekin.

Bizkaiko Merkatal Patronalak ez du nahi sinatu prezioen igoerari aurre egiteko bermatuko duen soldata igoera, ezta lanorduen murrizketa ere.

Merkatalgoan lan egiten dugun langileok lan baldintza duinen eskubidea bidea badugu. Behin behinekotasun haundiko sektorea da, gainera luze ematen dugu etxetik kanpo, enpresarien presio zuzena jasotzen profesionaltasuna eta irribarretsu ibiltzeaz gain itxura ona izatea ere eskatzen digute. Eta orain merkataritzako lanorduak desitxuratu nahi dituzte igande eta jai egunetan lan egitera behartzeko.

Gure eskaerak ez dira gehiegizkoak halere patronalak berak eskainitakoarekin bakarrik utzi nahi gaitu.

Gauzak honela bi irteera ditugu: emandakoa hartu edota borrokatu beraien eskaintza hobetu dezaten.

ELA,LAB eta ESKtik ez gara geldituko besoak gurutzatuta eta gelditzen zaigun bide bakarra gogoz jorratuko dugu: errespetoa lortzeko mobilizazioak egin behar ditugu.

Mobilizazioaren bidez igande eta jai egunetan ez zabaltzea lortu badugu, mobilizazioekin hitzarmen duina lortuko dugu.

Datozen egunetan ugazabek poltsikoa loditzen duten bitartean guk presio handiagoa jasotzen dugu, lanordu bukaezinak eta etengabeko exijentziekin eta gure hitzarmena bitartean geldirik.

Egun hauek gure lan baldintzak hobetzeko erabil ditzagun.

ELA,LAB eta ESK egoera hau azaltzeko elkarreratzera deitzen dizuegu dendak bisitatu eta manifestatzeko:

ABENDUAREN 23AN GREBA