Bizkaiko Kontserba eta Gazituen sektoreko langileek greba egingo dute azaroaren 30ean

Patronalak hitzarmenaren negoziazioak blokeatu dituenez, Bizkaiko Kontserba eta Gazituen sektoreko langileek greba egingo dute azaroaren 30ean. ELA, LAB, CCOO eta UGTk, gaur, azaroak 16, erregistratu dute deialdia. Zazpi hilabete eta zazpi bilera egin ondoren, patronalak soldatak izoztea eta erosteko ahalmena galtzea besterik ez du proposatzen, eta uko egin dio sindikatuek plataformetan planteatutako gainerako gaiak negoziatzeari, alegia, prekaritatearekin, lan-osasunarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak negoziatzeari. Era berean, sektore prekarioa dela gogorarazi dute, non langileen soldatak ez diren 1.000 eurora iristen eta malgutasuna eta enpleguan ezegonkortasuna nagusi diren.
Sindikatuek gogorarazi dute kontserbetako langileak oinarrizko langiletzat hartu zirela pandemian, baina hori ez dela euren lan baldintzetan islatezen. pandemiaren garaian funtsezko sektoretzat hartu zirenak eta enpresaburuek beren soldatak senarraren soldataren osagarri gisa tratatu izan dituztenak, miseriazko lan-baldintzak pairatzen dituzte”, deitoratu dute.