Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektoreko greba jarraipen zabala izaten ari da

2006/07/26

Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektoreko langileek uztailaren 17an hasi zuten greba mugagabea jarraipen zabala izaten ari da orain arte. Gaur, uztailak 27, ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek jakitera eman dituzten datuen arabera, soilik langileen %16-k ez du bat egin grebarekin. Milatik gora dira sektore honetan lan egiten duten langileak; horietatik 160 dira lanera doazenak, eta gainontzekoek bat egin dute grebarekin. ELA, LAB eta ESK sindikatuen ustez, datuek agerian uzten dute CCOOk eta patronalak gutxiengoan sinatutako akordioaren eraginkortasun eza.

ELA, LAB eta ESK-ko ordezkariek agerian utzi dute negoziatzeko duten borondatea, eta era berean Bizkaiko Cebek patronalari errealitatera lotutako proposamenak mahai gainean jartzeko deia luzatu diote. Era berean, sindikatuek sektore honen lan baldintzak duintzeko borrokan jarraitzeko konpromisoa azaldu dute.

Kontserba eta gazitzaileen sektoreko langileentzako indarrean dagoen hitzarmena 2003. urtekoa da. Sindikatuek mahai gainean jarritako proposamena hiru urtetarako da (2004, 2005 eta 2006). Soldaten igoerari dagokionez, 2006. urterako KPI+3 puntutako igoera proposatzen da, eta urteko lanordu kopurua 20 ordutan murriztea. Gainera, proposamenak beste hainbat hobekuntza jasotzen ditu.