Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektoreko grebak %80ko jarraipena izan du

2006/07/16

Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektoreko langileek greba mugagabea hasi dute gaur, uztailak 17, hitzarmen duin baten alde. Horrela erabaki zuten uztailaren 13an langileek Bermeon eta Ondarroan egindako asanbladetan. Grebak %80ko jarraipena izan du

ELA, LAB, eta ESK dira grebarekin bat egiten duten sindikatuak. Era berean, ELA, LAB eta ESKren ustez lotsagarria da CCOO eta UGT sindikatuek sektore honen patronalarekin lortu duten akordioa. Izan ere, ez ditu gutxieneko baldintza demokratikoak betetzen. Akordioa gutxiengo egoera baten sinatu dute, eta helburu bakarra du: sektorean ematen ari diren mobilizazioak bertan behera uztea.

Agerian gelditzen da beste behin UGT eta CCOO patronalaren lagun estuak direla, eta edozer gauza sinatzeko prest daudela. UGTk ez du inolako ordezkaritzarik mahaian, eta CCOOren ordezkaritza oso murritza da. ELA, LAB eta ESKren helburua, berriz, oso bestelakoa da: sektore honen lan baldintzak duintzeko borrokan jarraitzea.