BIZKAIKO LARRU ETA OINETAKOEN KOMERTZIOAN AURRE AKORDIOA

2003/12/17

CEBEK Bizkaiko patronalak eta ELAk, Bizkaiko larru eta oinetakoen komertzioko hitzarmenerako aurre akordioa lortu dute.

2002ko maiatzaren 1etik 2004ko apirilaren 30a arteko iraupena izango du. Lehenengo 12 hilabeteetan %4,8ko soldata igoera izanen da, eta hurrengo hamabietan %4,9koa. Ondorioz aurreko epealdiko KPIa baino puntu bat gehiagoko igoerak izango dira. Lanaldia 18 ordutan murriztuko da urteko lanorduak 1734 izanik.

Aurreakordio honek errelebu kontratua bultzatzea aurrikusten du, saritutako lizentziak hobetzen dira eta lan kontuetan izatezko bikoteen egoera senar-emazteenarekin berdintzen da. Era berean hitzarmenaren artikuluei laneko ordenantza zaharraren testua gehituko zaie.

Akordioa negoziazio mahaiaren gainean dago (ELAk %54ko ordezkaritza dauka) onartu eta sinatzeko. Ondorioz 23rako iragarrita zegoen greba eguna bertan behera gera daiteke.

ELAk akordio honen aurrean bere poztasuna erakusten du eta bere ustez Bizkaiko komertzioko hitzarmenak sinatu ahal izateko aurrerapausua izan daiteke hitzarmen hau. ELAk CEBEKeri bere jarrera alda dezan eskatzen dio, gainontzeko sektoreentzat parametro hauek onartuz.