Bizkaiko merkatal arloko langileek uda parteko larunbat arratsaldeetan jai izango dute

2011/02/08
Euskadiko Goi-Epaitegiak atzera bota du Inditex taldeak aurkeztutako errekurtsoa eta langileek larunbat arratsaldeetan jai izateko eskubidea berretsi du.

Iazko irailean Bizkaiko Auzitegiak ELAk aurkeztu zuen eskaria ontzat hartu zuen: udako larunbat arratsaldeetan jai izateko eskubidea errespetatu beharra dago. Izan ere, Inditex taldeak (Zara, Pull & Bear, Stradivarius, Bershka, Massimo Dutti, Zara Home, Kiddy´s Class eta Oysho) ahalegin guztiak egiten ari zen Bizkaiko merkataritza alorreko langileen eskubidea errespeta ez zedin.

Goi Epaitegiak berretsi egiten du eskubidea, eta ebazten du borondatezko langileak ez daitezkeela erabili uda parteko larunbat arratsaldeetan hutsuneak betetzeko.