Bizkaiko merkatal guneek ez dituzte ateak irekiko uztailaren 4an

2005/05/18

Bizkaiko merkatal guneek uztailaren 4an ez irekitzeko hartu duten erabakia positiboki balioetsi du Zerbitzuak Federazioak. ELArentzat saltoki hauen jarrera aldaketa, ELA eta LAB sindikatuek azken asteotan egin duten presioaren ondorio da. Besteak beste urtarrilaren 16an milaka langilek parte hartu zuten Bilboko manifestazioan jai egunetan jai eduki ahal izateko.

Sindikatuok ekainaren 14erako egin duten greba deialdia, zeinekin komertzio txiki eta ertainek bat egin duten, azken pausu erabakiorra izan da.

ELAtik dei egiten dugu Gipuzkoako sinatzaileek, Bizkaiko sinatzaileen jarrera berdina izan dezaten.

Bere iritziz, berriro ere argi geratu da, Euskadin gizartearen gehiengoa merkatuaren interesei jarraitzen dien gizarte ereduaren aurka dagoela, zentzu honetan Eusko Jaurlaritzak legeztatu behar du gizartearen nahiei jarraituta. Bere dekretua bertan behera utzi eta igande eta jai egunetan ez irekitzea arautu behar du.